XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarren artikulua.

Lan pertsonalaren eta kooperatiben etekinen ziurtapena

1. 1992.eko ekitaldiari dagozkion lan pertsonalaren eta kooperatiben etekinak ziurtatzeko, Ogasun eta Finantza Foru Sailak horretarako onetsi duen eredua erabiliko da.

2. Eredu hori, atxekitzaileak behar bezala betea dena, langileak edo kooperatibakideak 1992.eko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zioz egin behar duen aitorpenari nahitaez erantsiko dio.

Laugarren artikulua.

Aitorpen eredua.

1. 1992.eko ekitaldirako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zioz Foru Ogasunari aurkeztu behar zaizkion aitorpenak Ogasun eta Finantza Sailak onetsiko duen ereduari lotuko zaizkio.

2. Zerga honen ziozko aitorpena aurkezteko ereduak mota bikoak izango dira:

a) Eredu arrunta, oro har, subjektu pasiboek erabiliko dutena.

b) Eredu erraztua.

3. Aitorpena eredu erraztuan subjektu pasibo guztiek aurkez dezakete, famili unitate baten barruan egon edo ez, honako subjektu pasibo hauek ezik:

- Enpresa, lanbide edota arte ihardueren etekinak lortu dituztenak.

- Aurreko urteetako inbertsioetako kenkarien galeren ziozko gehikuntzak izan dituztenak.

- Zergaldian zehar, ondare gehikuntza edo urripenak lortu dituztenak, zergaren menpean ez dauden gehikuntzak izan ezik.

- Zergaldian zehar, etekin irregularrak edo urtebetetik goragoko ziklokoak lortu dituztenak.

- Zergaldian zehar, gardentasun fiskalaren erregimeneko zerga ordainketaren menpeko etekinak edo errentak lortu dituztenak.

- Kultur intereseko ondasunetan egindako inbertsioen ziozko kenkariak izan dituztenak.

- Dohaintzen ziozko kenkariak izan dituztenak.

- Kenkariak, Ceuta eta Melillan lortutako sarrerengatik, dituztenak.

- Nazioarte mailan, zergapean bi bider egoteagatik, kenkaria egin dezaketanak.

- Zerga oinarri erregularra negatiboa dutenak.

- Oinarri likidagarri erregularra negatiboa dutenak.

- Aurreko ekitaldietatik kopuruak konpentsatu barik dituztenak.

- Kenkariak, pizgarri edota kreditu fiskalengatik, egin ditzaketenak.

Bostgarren artikulua.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako eskalak.

1. Oro har, zergaren oinarri likidagarri erregular eta irregularrak kargatuko dira, Tributuen arloko Presazko Neurriei buruzko uztailaren 28ko 3/1992 Foru Dekretu Arau-emailearen 2. artikuluan dauden eskalen arabera, zerga banaka ala batera aitortzen den kontu.

2. Zergaldia urtebetekoa baino laburragoa bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 7/1991 Foru Araueko 94. artikuluan xedatutakoaren eredura, zergaldi horri dagokion zergaren sortzapena 1992.eko uztailaren 31 baino lehenagokoa bada, zerga honen oinarri likidagarri erregular eta irregularrak kargatuko dira, azaroaren 27ko 7/1991 Foru Araueko 74.1 eta 91. artikuluetan dauden eskalen arabera, zerga banaka ala batera aitortzen den kontu.